Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

PARTAIDETZA

Gizarte eta lurralde eraldaketa sustatzea, pertsonen, enpresen, gizartearen eta lurraldearen konpromisoa bateratzeko, eta horrela, partekatutako gizarte eta lurralde balioa garatzeko. Azken finean, pertsonak oinarri dituen eta lurraldean errotuta dauden erakundeak bultzatu nahi dira; garapen eredurako lagungarri eta horrekiko koherenteak diren ikaskuntza dinamikak garatu nahi dira, pertsonak eta lurraldea trebatzeko; eta gizartearen eraldaketa sustatu da, pertsonen, enpresen eta lurralde/gizartearen arteko konpromisoa osatzeko. Horrela, programa 3 ardatzetan garatzen da:

PARTAIDETZA: Pertsonetan oinarritutako erakundeak. Bertan, helburua da enpresa eta lantoki eraldatzaileetan pertsonen parte-hartzea sustatzea, hau da, prozesuak bultzatzea langileek eragina izan dezaten lanean, laneko baldintzetan eta laneko emaitzetan, eta lan testuinguru onuragarriak sortzea.

IKASKUNTZA: Zeharkako ikuspegia du, eta, bertan, enpresen proiektuetan pertsonak erdigune izatea bultzatu nahi da, Gipuzkoa parte-hartzaile eta konprometituago bat lortzeko. Hau da, pertsona aktiboak, kritikoak, parte hartzaileak, arduratsuak eta ekintzaileak garatzen laguntzea. Ikaskuntzak, bere eginkizun sozial eta ekonomiko bikoitzean, funtsezko eginkizuna bete behar du, pertsonek, enpresek eta lurraldeek bereganatu eta garatu ahal izan ditzaten etorkizuneko erronketara modu malgu batez egokitu ahal izateko ezinbesteko gaitasunak.

KONPROMISOA: Aurrerapen ekonomiko eta sozialaren artean loturak hautematen eta zabaltzen saiatu behar da. Hau da, bateratzea, alde batetik, partekatutako konpromisoa denen mesederako emaitzekin eta, bestetik, erronkei modu jasangarrian aurre egiteko ahalmena, aldaketekin. Baldintzak sortu behar dira enpresak, gizarte eta ekonomia eragileak eta lurralde-eragileak ikaskuntza elkarreragileko prozesu kolektibo eta sozial baten partaide izan daitezen. Gizarte eta lurralde eraldaketa bultzatu nahi da pertsonak, enpresak, gizartea eta lurraldea bat egiteko formula gisa. Partekatutako gizarte eta lurralde balioa ahalbidetu nahi da.

Amaierako justifikazioa

Informazioa

Dokumentazioa

 

Jarraipen txostena

Jakinarazten dizuegu 2016ko deialdian onartutako proiektuek jarraipen txosten bat osatu behar dutela 2017ko martxoaren 31a baino lehen.

Jarraipen txostena  egiteko jarraitu beharreko urratsak aplikatiboan

 

 

1go Ordainketa (aurrerakina) eskaera:

Informazioa

 

Dokumentazioa

Informazioa: sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus

Telefonoa: 943-1132217

Proiektuen eskaera:

Hasiera data: 2016ko irailaren 15a
Bukaera data: 2016ko urriaren 14an  12.00etan

GAO:  175 zk. 2016ko  irailaren 14an

Eskaerak egiteko aplikatibo informatikora sarrera

Informazioa: sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
 

Telefonoak:

  • Informazioa administratiboa:   943112227
  • Informazio teknikoa:                943112217

“I+G+b eta esperimentazioko proiektuak”

Proiektuak eskatzeko informazioa eta dokumentazioa:

Informazioa 

Dokumentazioa

Bete eta aplikatiboan erantsi

 

“Dinamika, esperientzia, baliabide eta tresna berezien bitartez egindako hedakuntza eta orokortze proiektuak”

Proiektuak eskatzeko informazioa eta dokumentazioa:

Informazioa 

Dokumentazioa

Bete eta aplikatiboan erantsi

Arlo honetan egindako jardueren informazioa gehiago:

  http://www.gipuzkoapartaidetza.eus
  http://www.ikasmina.eus