Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

PARTAIDETZA

Gizarte eta lurralde eraldaketa sustatzea, pertsonen, enpresen, gizartearen eta lurraldearen konpromisoa bateratzeko, eta horrela, partekatutako gizarte eta lurralde balioa garatzeko. Azken finean, pertsonak oinarri dituen eta lurraldean errotuta dauden erakundeak bultzatu nahi dira; garapen eredurako lagungarri eta horrekiko koherenteak diren ikaskuntza dinamikak garatu nahi dira, pertsonak eta lurraldea trebatzeko; eta gizartearen eraldaketa sustatu da, pertsonen, enpresen eta lurralde/gizartearen arteko konpromisoa osatzeko. Horrela, programa 3 ardatzetan garatzen da:

PARTAIDETZA: Pertsonetan oinarritutako erakundeak. Bertan, helburua da enpresa eta lantoki eraldatzaileetan pertsonen parte-hartzea sustatzea, hau da, prozesuak bultzatzea langileek eragina izan dezaten lanean, laneko baldintzetan eta laneko emaitzetan, eta lan testuinguru onuragarriak sortzea.

IKASKUNTZA: Zeharkako ikuspegia du, eta, bertan, enpresen proiektuetan pertsonak erdigune izatea bultzatu nahi da, Gipuzkoa parte-hartzaile eta konprometituago bat lortzeko. Hau da, pertsona aktiboak, kritikoak, parte hartzaileak, arduratsuak eta ekintzaileak garatzen laguntzea. Ikaskuntzak, bere eginkizun sozial eta ekonomiko bikoitzean, funtsezko eginkizuna bete behar du, pertsonek, enpresek eta lurraldeek bereganatu eta garatu ahal izan ditzaten etorkizuneko erronketara modu malgu batez egokitu ahal izateko ezinbesteko gaitasunak.

KONPROMISOA: Aurrerapen ekonomiko eta sozialaren artean loturak hautematen eta zabaltzen saiatu behar da. Hau da, bateratzea, alde batetik, partekatutako konpromisoa denen mesederako emaitzekin eta, bestetik, erronkei modu jasangarrian aurre egiteko ahalmena, aldaketekin. Baldintzak sortu behar dira enpresak, gizarte eta ekonomia eragileak eta lurralde-eragileak ikaskuntza elkarreragileko prozesu kolektibo eta sozial baten partaide izan daitezen. Gizarte eta lurralde eraldaketa bultzatu nahi da pertsonak, enpresak, gizartea eta lurraldea bat egiteko formula gisa. Partekatutako gizarte eta lurralde balioa ahalbidetu nahi da.

Informazio gehiago

Arlo honetan egindako jardueren informazioa gehiago:

  http://www.gipuzkoapartaidetza.eus
  http://www.ikasmina.eus