Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

EKIN

 

ENPRESAK SORTZEKO PROZESUAN ENPRESA PROIEKTUEI LAGUNTZA EMATEA:  II.ERANSKINA

Negozio-ideia berriak garatzen laguntzea: ekintzaileei laguntza guztia ematen zaie beren proiektuak definitu eta zehaztu ditzaten eta enpresa bat sortzeko asmoa egia bihurtzea errazago gerta dakien.

Programari esker, enpresa-asmoa aztertzen da, hau da, asmo horren aldaera adierazgarrienak, arriskuak, eta abar, eta hori guztia BIDERAGARRITASUNAREN ETA NEGOZIOAREN PLAN batean hezurmamitzen da. Plan hori izanda, errazago da enpresa abian jartzeko finantzaketa bilatzea.

Programan parte hartzen du aholkularitza zerbitzuak ematen dituzten entitateen sare batek. Entitateok esperientzia zabala dute enpresak sortzeko proiektuen aholkularitzan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren aldez aurreko homologazioa behar dute langintza horretan aritzeko.

Informazio gehiago

ENPRESAK SORTZEKO PROZESUAN ENPRESA PROIEKTUEI LAGUNTZA EMATEA:  III.ERANSKINA (EMAKUME EKINTZAILEA)

Programak helburu hau du: sustatzaileak emakumeak direla, babestea eta bultzatzea enpresak sortzeko prozesuak, edozein jarduera-arlotan. Horretarako, zerbitzu hauek ematen dira:

  • Sarbide eta komunikazio gune bakarra eta doakoa Gipuzkoarako.
  • Ekintzaile izateko trebetasunenei buruzko tailerrak.
  • Enpresari gaitasunak ikasteko prestakuntza teknikoa.
  • Bideragarritasun planaren garapena, genero ikuspegiarekin.
  • Enpresa proiektuaren ezaugarriei eta beharrei eta emakume ekintzaileari egokitutako finantzaketa.
  • Bizitza pertsonala eta profesionala bateragarri egiteko zerbitzuak.
  • Enpresa sortzeko prozesu administratibo errazagoa (“Enpresa lehiatila”).
  • Enpresa berriaren jarraipena eta tutoretza lehen urtean.

Programak Europako Gizarte Funtsa ("EGF zure etorkizunean inbertitzen du") finantzaketa du %50ean.

Informazio gehiago

 

ENPRESAK SORTZEKO PROZESUAN ENPRESA PROIEKTUEI LAGUNTZA EMATEA:  IV.ERANSKINA (TXEKINTEK)

Gipuzkoako enpresen sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa proiektu berriei laguntzea, eraldatzeko duten gaitasunaren eta balio erantsiaren arabera, eta aintzat hartuz, bereziki, enplegu berdea eta ekonomia zirkularra bultzatzen laguntzen duten horiek  ekimen pertsonalaren  ondorio izan.

BIC GIPUZKOAk (Bic Gipuzkoa Berrilan eta Saiolan) babestuko dituen enpresa ekimenak.

Programak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren, EGEF "Europa egiteko bide bat" finantzaketa du %50ean

 

Informazio gehiago

 

ENPRESAK SORTZEKO PROZESUAN ENPRESA PROIEKTUEI LAGUNTZA EMATEA:  IV.ERANSKINA (BARNETEKIN)

Gipuzkoako enpresen sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa proiektu berriei laguntzea, eraldatzeko duten gaitasunaren eta balio erantsiaren arabera, eta aintzat hartuz, bereziki, enplegu berdea eta ekonomia zirkularra bultzatzen laguntzen duten horiek  barne ekintzailetza korporatiboaren  ondorio izan.

BIC GIPUZKOAk (Bic Gipuzkoa Berrilan eta Saiolan) babestuko dituen enpresa ekimenak.

Informazio gehiago

ENPRESAK SORTZEKO PROZESUAN ENPRESA PROIEKTUEI LAGUNTZA EMATEA:  V.ERANSKINA (START-UP)

Gipuzkoan oinarri teknologikoko edo eraldatzaileko enpresa berriei laguntzeko programa. Enpresa horiek hazkundeko aukera handiak edota negozio-eredu eskalagarria izan behar dute, helburu hauetako proiektuak dituztela: jakintza eskuratu eta garatzea, tresneria erosi eta berariazko inbertsioak egitea, merkatuak irekitzea, harreman sareak sortzea eta finantzaketa lortzea.

EAEko enpresa eta berrikuntza zentroren baten babesa izan duten enpresek, 2 urte baino gehiagoko eta 5 urte baino gutxiagoko bizitza.

Informazio gehiago

ENPRESAK SORTZEKO PROZESUAN ENPRESA PROIEKTUEI LAGUNTZA EMATEA:  VI.ERANSKINA (EKINTZAILETZAREN INGURUKO TREBAKUNTZA ETA BALORAZIOA SOZIALA)

Honako arlo hauekin lotutako jarduerak egiten laguntzea: Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien arloko trebakuntza; ekintzailetza bultzatzeko ekosistema garatzea; ekintzaileen eta ekintzailetzaren ebaluazioa, balorizazioa eta zabaldunke soziala egitea, ekimen pertsonalaren nahiz barne ekintzailetza korporatiboaren ondorio izan.

Informazio gehiago